XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), euskarri osoan barrena etengabe doikuntzak egitera daramana.
Hala ere, haren ekoizpen osoa, dela paisajistikoa dela irudizkoa, ez dago naturalaren aurrean egina.
Beraren eritziz, irudimenezko edo oroitutako gai baten pintura ere
Pintura-mota honetan modeloak parterik hartzen ez duenez gero, norberaren adiurreak eragin handiagoa du koloreztapena hautatzerakoan, berezko kolorea baztertuz adierazmenaren zerbitzutan, Hondarribiko Euskal Jaien egitarauetarako Bienaberen ilustrazioetan gertatzen den bezala.
Egia ere bada beste zenbait kasutan modelo baten ezak baldintzatu egiten duela artista eta formaren antzirudiztapenean gorabeheratsu izatera bultzatzen, halakoetan naturalaren oharterazpen erne batek ematen duen autodiziplinaren hutsunea nabaritzen zaiolarik.
Halaxe eman zuen aditzera kritika hegoamerikarrak
Agian baduke honekin zerikusirik Euskal Herrian ere posatzeko modeloak aurkitzen izan zuen zailtasunak ere
Irudimenezko pinturaren pisua Bienaberen obra osoaren barruan garrantzi handi samarrekoa da, nahiz eta beraren atzean ikusmenezko oroimena egon, euskal natura hain bikainki bereganatua izanik beronen argi eta kolorezko inpresioak samur atxekitzen laguntzen ziona.
Bienabe Artiak, inpresionistak bezalatsu, denboraren iragankizunak naturaren gainean duen eraginaz kezkaturik, sarritan isladatua du argiaren aldakortasuna motibo bat eta beraren interpretazio-serie ezberdinetan, ingurugiroaren efektuez jabetzeko bere sentiberatasun fina frogatuz: honen lekuko ditugu
Serie-lanari ekin zion irudimenezko pinturan ere, egokigarritasun handia erakutsiz bere
Azkenik, Ricardo Barojaren erretratuari emaniko seriekuntza ere, 1953an, dokumentu bizi eta gizaberatsua dugu, aurpegi batetan eritasunak daragien bilakaeraren ispilu.
Marrazkigintzan, gehien erabili zuen euskarria kolore zuriko papera izan zen, koadrikulatu gabea.
Batzutan krema koloreko entonazioa ere bai (
Kartoia darabil pastelezko marrazkietarako eta are oihalaz ere baliatu izan da beronen gainean ikazñoz bere autorretratua marrazteko (1976ko bertsioa) eta pastelez paisaiaren bat edo beste burutzeko (
Pinturan euskarriak bat baino gehiago dira.
Oihala maiz erabili izan du, aldez aurretik bat ere prestatu gabe, non eta berau fabrikatik prestaturik ez zetorren; garbi dago Bienabek nahiago zuela oihalaren ehundura beste edozein euskarriren gainazala baino.
Kartoia da zenbait oleotan, gouache eta are akuarelatan ere, darabilen euskarria, baina mihisea bezain usu ez.
1930erako jadanik erabilia zuen.
1950etik aurrera formato txikiko zenbait lanetan erabilia du, nahiko maiz.
Euskarri belaska izan arren, hurrengo hamarkadetan ere jarraituko du beronekin lanean.
Papera da euskarririk aukerakoena akuarelaz edo gouachez pintatzeko, eta halaxe darabil 1925az geroztik behinik-behin.
1950.en hamarkadan hartaz baliatzen segitzen du, nolabaiteko maiztasunez, entonazio zuri eta krematan.
Gouacheari akuarelari baino lehenago egingo dio muzin, azken honi 1970etik aurrera berriro ekingo bait dio.